Eibarko Baso Biziak


Zaindu maite duzun hori



Argazkia: Juan Antonio Palacios

Nortzuk osatzen dugu erakunde hau?


Azken urteotan gure basoek bizi duten egoera kritikoaren aurrean zerbait egiteko beharra sentitu dugun Eibartarrak gara. Gure esku dagoena emateko bat egin duen herritar talde anitza gara. 


Helburuak:

Eibarko eta inguruko lurretan dauden bertako basoak iraunaraztea eta berreskuratzea, baita ekosistema horiei lotzen zaion bioaniztasuna mantentzea: bertako basoa sustatuz, bertako landare eta animaliei babeslekua eskainiz eta errekak osasuntsu mantenduz. Guztion bizi kalitatea hobetzeko eta Eibar bizigarriago bat eraikitzeko.

Jarduerak:

Eibarko eta inguruko basoak iraunarazi eta berreskuratzeko ekimenak sortzen eta burutzen ditugu, lurren zaintza sustatzen dugu eta lur sail pribatuak herrilur bilakatzeko hainbat jarduera bultzatzen ditugu: lurrak erosi, lur jabeekin zesio hitzarmenak sinatu, mendi irteerak antolatu eta landaketak egin, besteak beste.

 Zer ekintza egiten ditugu

Basoak berreskuratzea


Eibarren jabe pribatuen lursailak erosten ditugu etorkizunean herri lur bilakatu daitezen. Eibarko lurren jabeen eta Lurgaia Fundazioaren arteko zaintza-akordioak errazten ditugu bertako basoak berreskuratzeko. Lur horietan, beharrezkoa bada, bertako espezieetako zuhaitzak landatu eta zaintzen ditugu doan, lur sailak bertako baso bilakatu artean. 

Lur-jabe eta adituen arteko bitartekaritza 


Baso-kudeaketarako ikuspegi berria aurkezten diegu mendiko ekoizleei. Zeinek Eibarko lurretan bertako basoen eremua hedatuko duen, bioaniztasunaren babesa bermatuz eta basoaren aniztasun funtzionala sustatuz. Kontserbazioa, aisialdia eta ekoizpena uztartuko dituen ikuspegia, alegia.

Bitartekaritza lana egingo dugu lur-jabe eta eredu jasangarrietan adituak diren profesionalen artean. Basoen kudeaketa ahalik eta iraunkorrena izateko. 

Dibulgazioa


Naturaren kontserbazioa herri osora zabaltzeko ekintzak antolatzen ditugu. Gure ondare naturala zaintzen irakatsiko dien adin guztietako herritarrak zein herriko eragileak gonbidatzen ditugu gure ekintzetan parte hartzera. Dibulgazioa ekintza hauen bitartez egin ohi dugu: irteera gidatuak, garbiketak, landaketak, eskolekin elkarlana, jolasak naturan,

Erreka eta ibaiak :

Bizi-iturria: Ur geza garraiatzen duten hodi naturalak dira, giza komunitateen, floraren eta faunaren biziraupenerako funtsezko baliabidea. Ibairik gabe, zaila izango litzateke edateko ura eskuratzea, funtsezkoa baita irauteko eta higienerako.

Hainbat ekosistema: Ibai-habitatek aberastasun biologiko paregabea dute. Uretako espezieetatik hasi eta ekosistema horien mende dauden hegazti eta ugaztunetaraino, ibaiak bioaniztasuneko sehaskak dira.

Basoak: 

Bioaniztasunaren kontserbazioa: Basoetan animalia eta landare-espezie ugari daude. Funtsezko habitatak dira espezie askorentzat, eta babesa, janaria eta bizirauteko baldintza egokiak ematen dituzte


Klimaren erregulazioa: Zuhaitzek karbono dioxidoa (CO2) xurgatzen dute fotosintesian zehar eta oxigenoa askatzen dute, atmosferako CO2 mailak murrizten lagunduz eta klima erregulatuz. Gainera, basoek prezipitazio-ereduetan eta tokiko tenperaturaren eta tenperatura globalaren erregulazioan eragiten dute


Lurzoruaren babesa: Zuhaitzen sustraiek lurzoruaren egonkortasuna mantentzen laguntzen dute, higadura saihestuz eta lurra irristatzeko arriskua murriztuz. Era berean, basoek iragazki natural gisa jarduten dute, eta uraren kalitatea hobetzen dute, sedimentuak eta kutsatzaileak atxikitzen baitituzte.