Lur-jabeendako

Eibarren dagoen lursail baten jabea bazara, gurekin harremanetan jar zaitezke arestian aurkeztuko dugun bi aukerei buruz hitz egiteko. 

Lurren lagapena zaintza akordioaren bitartez

Jabearen eta Lurgaia Fundazioaren edo/eta Eibarko Baso Biziaken arteko borondatezko akordioa da. Bertan, lur sailaren balio naturalaren kontserbazioa sustatuko da, lur sailaren kudeaketa modua adostu ondoren. Jabeari eskatuko zaion gauza bakarra da basoa hazten ari den bitartean bere hortan utz dezala.

Zaintza akordioek 30 urteko iraupena dute. Hasteko, zure lursailaren azterketa egingo dugu eta (beharraren arabera) bertako zuhaitzak landatzeko plangintza egingo dugu. Beti bertako zuhaitzak izango dituzula bermatuko dugu. Ondoren, hazten dagoen basoaren jarraipena eta zainketa egingo dugu bertako basoaren hazkundea bermatzeko. 30 urteak pasatakoan bertako baso eder bat jasoko duzu. 

Zaintza akordioak dirauen bitartean jabeak ez du lurraren titulartasuna galduko, jabea beti izango da jabe. Eibarko Baso Biziak eta Lurgaia Fundazioak elkarlanean zure lursaila kudeatuko dugu. 

Etekin ekonomikorik ez da egongo 30 urte horietan baina beste onura batzuk jasoko dituzu, besteak beste:

• Lursailaren balioak publikoki ezagutzea eta jabeek haiek kontserbatzeko duten inplikazioa.

• Natur eta kultura-ondarea zaintzeko ahalegin kolektiboan zuzenean parte hartzea.

• Lursailen kudeaketa hobetzeko aholkularitza eta laguntza teknikoa, mekanismo berritzaile eta jasangarriak barne.

• Jabeak beren ikuspegia eta arazoak partekatzen dituzten sare eta komunitateetan sartzea.

• Ekimen ekintzaileak abian jartzeko aukera berriak.

• Lotura emozional handiak dituen lursail batean legatu positibo bat uztearen gogobetetasun pertsonala.

Gainera, ez da baztertu behar etorkizunean onurak izateko aukera, zerga eta finantza arloko salbuespenak eta hobariak, beste herrialde batzuen ildoari jarraituz, ekimen horien aldeko lege esparrua abian jartzen denean.

 Jarri gurekin harremanetan eta eman beharreko pausuak azalduko dizkizugu.

Lurren salerosketa

Lurrak saltzeko asmoa baduzu, Eibarko Baso Biziakek erosiko lituzke. Taldearen ardura  izango delarik etorkizunean bertako basoa sortu eta babestea. Eibarko Baso Biziak konpromezua hartzen du baso horren iraunkortasuna betiko bermatuta egongo dela. 

 Jarri gurekin harremanetan akordio batera iristeko.


Aholkularitza

Lurraren uztiaketarekin jarraitu nahi baduzu baina guk proposatzen dugun baso-kudeaketa modu jasangarrira hurbildu nahi baduzu, aholkularitza eskainiko dizugu. 

Guk proposatzen ditugun kudeaketa ereduak basoko ekosistemaren bioaniztasunaren kontserbazioa, iraunkortasuna eta etekin ekonomikoaren oreka bideratutako moduak dira. Errentagarritasuna eta iraunkortasuna uztartzen dituztenak, alegia.

Hainbat ereduen artean, bi hauek aurkezten dizkizuegu: ERREZ KOOPERATIBA eta BESAIA. Naturatik gertuko baso-kudeaketan adituak diren bi enpresa hauen lotura aurki dezakezue azpian, aholkularitza jaso nahi izan ezkero, eurekin harremanetan jarri ahal izateko.

Errez Kooperatiba

Besaia