Proiektuak babestu
Babes itzazu gure proiektuak
Eibarko bertako basoak berreskuratzea gure taldearen ardura izateaz gain gure inguruko enpresa, erakunde eta elkarteena ere badela uste dugu. Hor sartzen da jokoan Erantzukizun Sozial Korporatiboa, enpresek beren jarduerak modu iraunkorrean zuzentzeko hartzen duten konpromiso etiko eta borondatezkoa, alegia. Erakunde, enpresa edo elkarte guztiak daude gurekin elkar lanean aritzeko gonbidatuta.
Zure karbono-aztarna konpentsatu nahi duzu enpresa bezala?
Enpresa-sektorea Gizarte Erantzukizun Korporatiboko politikak birdefinitzen eta helburuak estrategikoki birbideratzen ari da, Garapen Iraunkorreko Helburuekin (GJH) lerrokatzeko. Bilakaera horrek berarekin dakar bioaniztasunaren kontserbazioa eta kudeaketa nabarmen lehenestea, bere negozio-estrategien barruan. Ikuspegi proaktibo horrek aukerak identifikatzea ez ezik, biodibertsitatea babesten lagunduko duten proiektu alternatibo eta berritzaileak sustatzea ere bilatzen du.
Adibide bezala gure proiektu edo ekintza bat finanziatu dezakezu.
Hemen aurkeztuko ditugun proiektuek guztion laguntasuna eta babesa behar dute aurrera eraman ahal izateko.
Gure proiekturen bat diruz lagundu nahi izan ezkero jarri gurekin harremanetan.
Zure ekarpena ES63 0081 4362 6100 0131 0032 kontu-zenbakian sar dezakezu.
GURE PROIEKTUAK
HARITZBAKARRAGA
10 Hektarea. Erosketa eta kudeaketa
UNBE
11 Hektarea. Zaintza
SANTUTXU ETA IGARTUA
14 Hektarea. Soraluzeko Baso Biziak eta Lurgaiarekin zaintza