Irteera didaktikoa Lurgaiak Eibarren erositako baso-lur berria ezagutzeko!
Eibarko Baso Biziak eta Lurgaia Fundazioak irteera didaktiko bat antolatu dute Lurgaiak Eibarren egin duen azken erosketa ezagutzeko: bertako baso bihurtu nahi den eukalipto-sail bat.
Irteera aukera paregabea izango da lur-eremua bertatik bertara ezagutzeko, gaur egungo egoera aztertzeko eta gure inguruko berezko espezieez osatutako baso anitz bat berreskuratzeko dituen aukerak ezagutzeko.
Lurgaiak lursail hau erosi izanak urrats garrantzitsua suposatzen du baso autoktonoak berreskuratzeko eta leheneratze ekologikoaren alde egiteko. Bisita honen bidez, gure baso-ekosistemak zaintzearen eta berreskuratzearen garrantzia partekatu nahi dugu, biodibertsitatea sustatuz eta baso naturalak lehenetsiko dituen lurralde-kudeaketa eredu baterantz aurrera eginez.
Irteeran zehar, proiektua aurkeztuko dugu, lursailaren egungo egoera ezagutuko dugu eta eukalipto-sail bat bertako baso bihurtzeko erronkak eta aukerak aztertuko ditugu.
Ekimen hau, halaber, erakundeen eta herritarren arteko elkarlana sustatzearen garrantziaren erakusgarri da, gure natura-ondarea berreskuratzeko bidean.
Proiektu hau bertatik bertara ezagutzera eta Eibarko basoen etorkizunaren aldeko ekimen honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
📅 Data: 2026ko azaroaren 22a, igandea.
🕙 Ordua: 10:00etan.
📍 Topagunea: Txontako aparkalekuan (kantxa ondoan).
🤝 Antolatzaileak: Eibarko Baso Biziak eta Lurgaia Fundazioa.
📩 Izen-ematea: eibarkobasobiziak@gmail.com
Zuen zain izango gara!
Urkizutik Salbadorrera igoko gara saguzarrentzako babes-kutxak jartzera. Natura eta biodibertsitatea zaintzeko beste urrats bat!
📍 10:00etan, Urkizun elkartuko gara.
🥪 12:00etan, Salbadorren hamaiketakoa egingo dugu.
🥾 Ekarri mendiko arropa eta oinetako egokiak!
🧒 10 urtetik gorakoentzako jarduera.
📩 Izen-ematea: eibarkobasobiziak@gmail.com
☎️ Arazoren bat izanez gero, deitu 667 285 937 telefonora.
Animatu eta etorri gurekin! Elkarrekin gure ingurune naturala zaintzen jarraituko dugu! 🌿
SAGUZARRAK, BIODIBERTSITATEAREN ALIATUAK
Saguzarrek funtsezko eginkizuna dute gure ekosistemetan, nahiz eta oraindik ezezagun handiak izan. Haien inguruko mitoak eta aurreiritziak alde batera utzita, intsektuen populazioak modu naturalean kontrolatzen laguntzen dute. Izan ere, eltxoak, sitsak eta beste intsektu batzuk jaten dituzte, oreka ekologikoari lagunduz eta intsektiziden erabileraren beharra murriztuz.
Hala ere, babesleku naturalen galerak, hala nola zuhaitz zahar eta barrunbedunen galerak, eta haien habitatak eraldatzeak mehatxupean jartzen dute haien biziraupena.
Babes-kutxak jarriz, saguzarren kontserbazioan lagundu eta gure inguruan haien presentzia sustatu nahi dugu. Ekimen hau baso autoktonoak eta saguzarrek bizitzeko eta ugaltzeko behar dituzten babesleku naturalak babestearekin osatu behar da.
Saguzarrak babestea biodibertsitatea babestea da, eta ekosistema osasuntsuagoak eta orekatuagoak sustatzea.
Datorren ekainaren 5ean, ostiralean, Saguzarren gaua ospatzera goaz.
Noiz: Ekainak 5, ostirala
Non: Estixan (Arrate bideko parkean)
Ordua: 21:00 etan
Zer egingo dugu: aurkezpena eta ibilbide laburra
Anima zaitez eta zatoz saguzarrei buruz gehiago ikasteko!!!!.
Datorren martxoaren 15ean, igandean, hitzordua dugu Zuhaitz Eguna ospatzeko Eibarko udala eta Lurgaia Fundazioarekin
Plazak mugatuak dira, eta jarduera honetan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da aldez aurretik Lurgaia Fundazioan izena ematea, info@lurgaia.org helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, datu hauekin:
parte-hartzaileen izen-abizenak, adinak, telefonoa eta aukeratutako elkargunea. (bi topagune baitaude).
Onarpenaren berrespena jaso behar da. Izen emateak martxoaren 12ra arte egin ahal izango dira (12a barne). Parte hartzaileei gomendatzen zaie ura, mendiko botak edo uretarako botak eta arropa erosoa eramatea.
ESKULARRUAK ETA TRESNAK : Gure kontu.
IRAUPENA : Etxera itzuliko gara bazkaltzera.
👌 Izena ematen baduzu, ez falta edo abisatu ahalik eta azkarren.
Zuen laguntza behar dugu BERTAKO BASOAK BERRESKURATZEKO, PARTE HARTU ETA ANIMATU!!!